Deskripzioa
Ongi etorri Olaia Otero Estetikara. Amara auzoan kokatutako estetika zentroa da eta 2018an ireki zituen ateak, proiektu eta helburu handiak lortzeko helburuarekin. Azken urteotan Olaia etengabe eraberritu da, ikasteari utzi gabe, eta etengabe prestatzen egon da zerbitzurik onena eskaini ahal izateko. Olaiak egunero gogotsu lan egiten du bere burua gainditzen, arreta onena eskaini ahal izateko. "Pertsona bakoitza bakarra dela sentitzea gustatzen zaigu, eta, horregatik, tratamendu bakoitza pertsonalizatzen dugu, bezero bakoitzaren beharrak eta eskakizunak kontuan hartuta". Aurpegiko tratamenduak, gorputzeko tratamenduak, manikura, pedikura, bekainen diseinua, makillajea… dira bere zerbitzuetako batzuk. Azpimarratzekoa da, etxeko zerbitzua ere eskaintzen duela. Zerbait gertukoa eta pertsonala nahi baduzu, jar zaitez profesional honen eskuetan.