Deskripzioa
Ongi etorri Bali Balitz-era. Arropa denda desberdin bat. "Bali Balitz" dendaren izenak ondo dioen bezala, Bali uhartean inspiratua dago. Arropa denda honetan ekialdeko estiloa da nagusi, casual-a eta egunerokotasunerako erosoa dena. Zilarrezko bitxiak eta harribitxiak ere badituzte. Azpimarratzekoa da, establezimendu honetan tokiko diseinatzaileentzat leku bat eskaintzen dutela beti. Arropa eta osagarrien atalaz gain, ingeleseko klaseak ere ematen dituzte adin guztietarako, atzerrian jaiotako irakasle batekin. Hurbildu zaitez Bali Balitz-era!