Deskripzioa
Ongi etorri La Concha-ra. Kontxako hondartzaren aurrean dagoen establezimendu txiki, baina oso ondo aprobetxatuta dagoen honetan, souvenir sorta zaindua aurkezten dute; souvenir klasikoenetatik hasi eta originalenetaraino, bidaia-osagarrietatik pasatuz: imanak, katiluak edo giltzatakoak… Oro har, oroigarri eta oparitarako artikulu sorta zabala, zure senide eta lagunei oparitzeko proposamen originalekin, eta askoz gehiago. Gainera, uda sasoian hondartzara joateko era guztietako produktuak aurki ditzakegu. Hurbildu dendara eta eraman ezazu oroitzapen polit bat!