Deskripzioa
Ongi etorri Sustrai Natur Dendara. Zure denda naturalista berria Donostiako Alfontso VIII.a kaleko 8. zenbakian dago. Eskura dituzu elikagai biologiko ugari, ordezko botika naturalak eta kosmetika naturala.
Sustraietan, ingurumena errespetatzeaz gain, gure elikadura eta osasuna modu naturalean zaintzen laguntzen diguten produktuak aurkitzen ditugu. Produktuen salmentaz gain, bizitza osasungarria eta orekatua izateko beharrezko informazio zehatza eta aholkularitza eskaintzen dute. Zaindu zure burua eta osasuna. Hartu oharra eta bisitatu denda!