Lege-ohar honek (aurrerantzean, “Lege-oharra”) Calle Autonomía, 7 1 dcha 20018 Donostia San Sebastian helbideratuta dagoen BA GERArena den www.tiendassansebastian.eus Interneteko atariaren (aurrerantzean, “Webgunea”) zerbitzua arautzen du.
Oro har, BA GERAren eta bere webgunean ageri diren zerbitzuak erabiltzen dituzten Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren pean daude.
Alderdi biek, berariaz, uko egingo diote legokiekeen foruari, eta, espresuki, Auzitegi eta Epaitegien menpe jarriko dira, kontratuzko baldintza hauek interpretatzeko edo exekutatzeko orduan sor daitekeen gorabehera oro ebazteko.
Erabiltzaileari aditzera eman zaio, eta erabiltzaileak berak onartzen du webgune honetara sarbidea izateak ez dakarrela, inola ere, BA GERArekiko harreman komertzialik.
Webgunearen titularra ez da identifikatuko kolaboratzaileek webgunean adieraziko dituzten iritziekin. Enpresak eskubidea izango du, aurrez abisurik eman gabe, webgunean beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko. Hala, webgunearen bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, baita eduki eta zerbitzu horiek bere zerbitzarietan aurkezteko edo aurkitzeko modua ere.
Webguneko orrialdeen edukia, diseinu grafikoa eta kodeak BA GERAren titularitatekoak dira, eta ondorioz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea, aldatzea edo webgunearen orrialdeen edukiekin egin daitekeen beste jardueraren bat egitea, baita iturriak aipatuta ere, salbu eta, BA GERAk idatzizko baimena ematen ez badu. Enpresaren webgunean ageri diren merkataritza izen, marka edo edozein motatako zeinuak jabeen jabetzakoak dira, eta legeak babestuta daude.
BA GERAren webgunean ageri diren esteken (linkak) xedea informazioa ematea besterik ez da, eta inola ere ez dira esteka horien inguruko iradokizunak, gonbidapenak edo gomendioak.
2016ko apirilaren 27ko Datu Pertsonalak Babesteko Legearen ondorioetarako, BA GERAri aditzera ematen dio badela datu pertsonalak tratatzeko sistema automatizatu bat, BA GERAk eta BA GERArentzat sortua, bere ardurapekoa, Erabiltzailearekiko harremana mantentzeko eta kudeatzeko, eta bidenabar, informazio lanak egiteko xedea duena. Baldintza orokor hauek onartzen diren unetik aurrera, BA GERAk zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren hainbat datu jaso beharko ditu Erabiltzailearengandik.
Nahitaezkoa da erregistro inprimakia betetzea webgunean eskaintzen diren hainbat zerbitzu eskuratu eta horietaz gozatzeko. Eskatutako datuak eman edo datuak babesteko politika hau onartu ezean, ezinezkoa izango da datu pertsonalak eskatzen diren sustapen orotan izena ematea, erregistratzea edo parte hartzea.
Datu Pertsonalak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko Legearen ondorioetarako, aditzera ematen dizugu, Erabiltzaile gisa erregistratu izanaren ondorioz lortzen diren datuak Calle Autonomía, 7 1dcha 20018 Donostia San Sebastian helbideratuta dagoen BA GERAren titularitatekoa den fitxategi batean jasoko direla. Eta bertan, inplementatuta daudela ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun neurriak.
Erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra, eta BA GERA salbuetsita egongo da horren inguruko erantzukizun guztietatik. Erabiltzaileek bermatu egingo dute emandako datuak egiazkoak eta benetakoak direla eta indarrean daudela. Horren inguruko erantzukizuna izango dute, eta hitzematen dute datuok behar bezala eguneratuta izango dituztela. Erabitzaileak erregistro edo izen-emate orrian informazio osoa eta zuzena ematea onartuko du. BA GERAk ez du berak prestatutakoak ez diren eta beste iturriren batek adieraziko dion informazioaren egiazkotasunaren ardurarik izango, beraz, informazio hori erabiltzearen ondorioz sor litezkeen balizko kalteen inolako ardurarik ere ez du izango.BA GERAk bere egingo du webgunean jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea; era berean, informazio hori eskuratzeko aukera mugatu edo galarazi ahal izango du. BA GERAk ez du inolako erantzukizunik izango, BA GERAk emandako informazioan dauden erroreen, akatsen edo hutsegiteen ondorioz, Erabiltzaileak izan dezakeen kalte-galera ororengatik, baldin eta informazio hori BA GERAtik kanpoko iturrietatik badator.
BA GERAren xedeak dira Erabiltzailearekiko harremanak mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak egitea.
Gure zerbitzuetakoren batzuk berariaz adingabeei zuzentzen zaizkienean, BA GERAk baimena eskatuko die guraso edo tutoreei datu pertsonalak jasotzeko, edo hala badagokio, datuak era automatizatuan tratatzeko.
BA GERAk ez dizkie erabiltzaileen datuak hirugarrengoei lagako.
Interneteko www.tiendassansebastian.eus helbidera helarazi ahal izango dituzu zure adierazpenak, eta bertan baliatu ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko eskubideak. Eskubide horietaz baliatzeko, beharrezkoa da nork bere nortasuna egiaztatzea BA GERAren aurrean. BA GERAk baimena eskatuko die guraso edo tutoreei datu pertsonalak jasotzeko, edo hala badagokio, datuak era automatizatuan tratatzeko.
BA GERAri Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliko zaio edo Zuzenbidean bidezkoa den beste bitartekoren bat. Dena dela, erregistroko datuak wegunean bertan aldatu edo zuzendu ahal izango dira, eta horretarako, aurrez, nork bere burua identifikatu beharko du, erabiltzailea eta pasahitza erabilita.
BA GERAk baimena eskatuko die guraso edo tutoreei datu pertsonalak jasotzeko, edo hala badagokio, datu horiei tratamendu automatizatua emateko.
BA GERAk legez eskatutako datu pertsonalak babesteko beharrezko segurtasun mailak ezarri ditu. Horretaz gain elkartearen esku dauden beste bitarteko eta neurri tekniko batzuk instalatzeko ahalegina egin du, hartara, BA GERAri emandako datuen galera, erabilera desegokia, eraldaketa, baimendu gabeko erabilera eta lapurreta saihesteko. BA GERAk baimena eskatuko die guraso edo tutoreei datu pertsonalak jasotzeko, edo hala badagokio, datuak era automatizatuan tratatzeko.
BA GERAk ez du erantzukizunik izango, BA GERArekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentzien, hutsegiteen, etenduren, birus informatikoen, telefono matxuren edo deskonexioen ondorioz, kalteak edo galerak geratzen badira; ezta, Datuak Prozesatzeko Zentroan, Interneteko sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan izan daitezkeen linea telefonikoen akatsen edo gainkargen ondorioz gerta daitezkeen blokeo edo atzerapenengatik ere. BA GERAren kontroletik kanpo, hirugarrengoek erabilera bidegabeen ondorioz egin ditzaketen kalteen erantzukizunik ere ez du izango. Hala ere, Erabiltzaileak kontziente izan behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.
Erabiltzaileak aditzera ematen du datu pertsonalen babesari buruzko informazioa jaso duela. Horiek horrela, onarpena eta baimena ematen du BA GERAk datu horiek era automatizatuan trata ditzan, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako eran eta adierazitako xedeetarako. Atarian eskainitako zerbitzu batuek baldintza bereziak izan ditzakete, Datu Pertsonalen babesaren arloan aurreikuspen espezifikoak izan ditzaketenak.
Copyright © 2022 Tiendas San Sebastián