Deskripzioa
Ongi etorri Kokékokó-ra. Eskuz egindako alpargaten bilduma-denda Donostian. Kokékokók 2014an ekin zion bere ibilbideari, eta, hala, denda bakar bat sortu zuen, alpargata klasikoen eskaintza zabalarekin, eskuz eginak jutez, kotoiz, eta %100 ekologikoak, arretaz eta mimo handiz eginak. Gainera, kolore sorta handi bat hartzen dute. Dendako langileak zoragarriak dira, adeitsuak eta atseginak. Urte hauetan zehar, hornitzaile bakoitza bisitatzen saiatu dira, produktua ikasi eta ulertu ahal izateko. Horrela, eskuratutako ezagutza helarazten diote bezeroari. Neguko denboraldian, katiuskak, txubaskeroak, marradun jertseak, motxilak, etxeko zapatilak eta negurako osagarriak eskaintzen dituzte. Zalantzarik gabe, Kokékokón, tradizioa eta erosotasuna eskutik doaz. Ezagutu itzazu hobeto Hernani kaleko 13. zenbakian dagoen dendan.