Deskripzioa
Ongi etorri Le Nid-era. Denda argitsu eta atsegina, non estilo nordikoko emakume eta haurrentzako arropa eta osagarriak aurkitu ahal izango dituzun. Ahalegin handiaren eta amets baten emaitza da, maite dutenaz inguratuta lan egitea: moda, dekorazioa, musika ona eta jendearekin tratua.
Le nid, zentzumenen gozamenerako sortua izan da. Lehenengo kontaktua bisuala da, dendan zehar banatutako egitura metaliko geometrikoak, "Habia" irudikatzen dutenak, etxea. Leku horretara itzuli nahi dugu denok bizitzako uneren batean. Dendara sartzean, usaimenak, nahi gabe, zur usaina antzematen du piku heldu eta mandarina usain sotilarekin nahastuta. Ukimena gure produktuetara hurbiltzen garenean sartzen da martxan, azala laztantzen duten konposizioekin. Musika, beti atsegina da eta lagungarria da artikulu berezi horren bila zabiltzanean, zuretzat egina dagoenaren bila. Eta ahosabaiari atsegin emateko, hartu gominola bat eta gozatu habian pasatzen duzun tartetxoaz.
Zalantzarik gabe, Donostian kokatutako arropa denda berezi bat, non ziur gauden itzuliko zarela!