Deskripzioa
Ongi etorri Showtime Altza-ra. Alba Vidal Sastre dantzari profesionalaren lanaren emaitza da. 2009an, Albak bere ametsa bete zuen, eta dantzaren munduan ibilbide polit horri ekin zion. Horretarako, bere estudioa ireki zuen Donostiako Altza auzoan. Showtime Altzan, dantza mota askotan trebatu zaitezke, hala nola Zumba, Strong, Comercial Dance… Arduradunak dioenez "ez dago ikasteko modu hoberik egiten dugunaz gozatuz baino." Horregatik, adin guztietako jendea sasoian jartzera eta dantzan zoriontsu izatera animatzen du. Gainera, Albaren eskuzabaltasuna azpimarratu behar da, dantza saioa konpromezurik gabe probatzeko eskaintzen du, gustuko duzun ala ez jakiteko. Ez utzi biharko, animatu!