Deskripzioa
Ongi etorri Zugasti-ra, 1963an sortutako empresa familiarra. Mª Dolores Zugasti Senperenak moda munduan hasi zuen ibilbidea, Donostiako Altza auzoan kokatzen den denda hau irekiz. Zugasti Jantziak-en egunerokotasunerako arropa aurkituko duzu. Zein estilo da nagusi Zugastin? Estilo atenporala, dotorea baina eguneko edozein momentutarako ezin hobea, nazioartean tendentzia sortzen duten kalitate handiko markekin lan egiten dute. Gaur egun, Itziar, alaba, arduratzen da denda eramateaz, eta bere gustu ona nabarmendu behar da arropa aukeratzerakoan eta bezeroei look-k onenak aholkatzerakoan. Zugasti Jantziak-ek, gainera, webgune oso eta eroso bat du zure arropa/osagarri gogokoena on-line erosteko.