Deskripzioa
Ongi etorri A Tu Bola-ra. Donostiako Urbieta kaleko, 2004an sortutako, establezimendu argitsu honetan zure osagarriak sortzeko era guztietako kontuak, hariak, kateak eta tresnak aurkituko dituzu. Era berean, denboraldi bakoitzerako sortzen dituzten mimo eta maitasunez eginiko diseinu artesanal esklusiboak aurkituko dituzu, horietako asko urrezko bainua duen altzairu herdoilgaitzez eginak. Sonia, dendako arduraduna, produktu guztiak alergiaren aurkakoak izan daitezen eta erabili ondoren oso egoera onean egon daitezen saiatzen da beti; horrela, bere bitxiek denbora gehiago irauten dute egoera onean. A tu Bola-k gainera, webgune eroso bat dauka, non urteko sasoi bakoitzeko diseinu berritu guztiak eskura ditzakezun. Bisitatu denda eta utzi zure irudimenari hegan egiten.