Deskripzioa
Ongi etorri Plabs 3D-era. Inprimaketarako denda. 3D inprimaketa-zerbitzua,
Filamentuak eta Osagarriak saltzea, Inprimagailuak konpontzea, Aholkularitza zerbitzua eta Arazo-konponketa. Amara auzoko espazio horretan, prozesu osoa egiten dute: harizpien salmenta; ekipoen mantentze eta mekanika; 3D prototipoak inprimatzeko zerbitzua; produktuaren tirada labur eta ertainak.
3D Plabs-en, 3D piezak egiten dituzte ideia, krokis, plano edo antzeko pieza batetik abiatuta. Konta iezaiezu zure proiektua eta beraiek prestatzen dizute 3D diseinua, behar diren prototipoak egiten dituzte eta material onenei buruzko aholkuak ematen dizkizute (polimeroak, erretxina, hautsa, silikona, metala, etab.) pieza bakar eta pertsonalizatua lortu arte. Alemanian egindako kalitatezko harizpiak saltzeko zerbitzua ere eskaintzen dute, kolore tonu jarraituekin.
Gehiago jakin nahi baduzu, zatoz Etxebarritarren Plazako dendara!