Deskripzioa
Ongi etorri Delta Paperdendara. 2014an Letizia Ruizen eskutik, Donostiako Unibertsitate aldean, Antigua auzoan kokatutako paperdenda da. Deltan eskulanen atal zabala dute, baita eskolarako eta bulegoetarako era guztietako materiala eta informatikako kontsumigarriak ere. "Gure produktuak haurrek ikastetxerako behar duten materialaz gain, unibertsitarientzat eta bulegoko langileentzat ere dira". Era guztietako inprimaketa-lanak ere eskaintzen dituzte, A3 (42x29.7) tamainakoak, dendan, eta formatu handiagoak badira, inprimaketa-zentrora bidaltzen dituzte. Bilatzen duzun guztia aurki dezakezu eta, horrez gain, jasotako tratua aparta da.