Deskripzioa
Ongi etorri ADN Project-era. Diseinu eta arkitektura estudioa – Interiorismoa, Prim kalea 20, Donostian kokatuta. ADN-en, eraikinak birgaitzen aritzen dira, eta txostenak egiten dituzte arkitektura-azterlan baten barruan.
2016an, beren arkitektura-lanbidea diseinu- eta arte-lanbidearekin uztartzera animatu ziren, eta workshop – galeria bat muntatzea erabaki zuten. Galeria honetan, beren zurezko eta hormigoizko lanak daude ikusgai, bai eta arte garaikidearen erreferente iruditzen zaizkien eta azken urteotan beren bidean zehar ezagutu dituzten beste artista batzuk obrak ere.
Galeria txiki, baina oso ondo aprobetxatuta dagoen honetan, arte, diseinu, bitxigintza eta dekorazioko objektu ezberdin eta bakarrak ikus eta eros ditzakegu. Zatoz bisitan!