Deskripzioa
Ongi etorri Laku-ra. Abalorio-denda Donostian. Denda zoragarri eta sortzaile honetan, bisuteria eskaintzen dute, bai diseinurako, bai muntatutako piezetarako. Dendan diseinatzen, nahasten, esperimentatzen, sortzen eta oparitzen duten pertsonak elkartzen dira. Laku-rentzat xehetasunek dute garrantzia gehien. Harrigarria da zenbat bolatxo, zirrindola, kristal, lore, osagarri eta zintzilikari aurki ditzakezun. Horiekin guztiekin bi aukera dituzu: bat egitea zure gustuko lepokoak, eskumuturrekoak, eraztunak edo belarritakoak diseinatzeko; edo Laku-ko langileengan konfidantza izatea haiek diseinatzen baitizute unean bilatzen ari zarena. Donostian gehien saltzen den piezetako bat Kontxako barandako giltzatakoa da. Zatoz Laku bisitatzera!