Deskripzioa
Ongi etorri Speak Your Mind Donosti-ra. Ingeles Akademia Donostian, ahoz ahoko klaseekin. "Gure akademian ingelesa hitz eginez ikasten dela sinesten dugu, eta ez idatziz; horregatik, Speak Your Mind izeneko metodologia esklusiboa erabiltzen dugu, % 100 ahozko ingelesean oinarritzen dena". Klase bakoitzean kontzeptu berriak sartzen dira (hiztegia zein gramatika), eta aurreko saioetan azaldutako gaia errepasatzen da; horrela, pixkanaka, oso modu naturalean barneratzen dira, eta, aldi berean, modu dibertigarrian. Akademian, talde txikiak dituzte, 4 eta 7 ikasle artean gela bakoitzeko, eskolak % 100 parte hartzaileak eta bertako irakasleak izan daitezen. Saio guztiak 50 minutukoak dira eta ikastaroak astean bizpahiru aldiz izaten dira.
Zure beharretara eta ordutegi-erabilgarritasunera % 100 egokitzen diren klase partikularrak eskaintzen dituzte, baita azterketa ofizialetarako prestakuntza ere (IELTS, TOEFL, PET, FCE, EAE, CPE). Udako intentsiboak dituzte, ekainetik abuztu amaierara arte. Eta jakina, urte osoko talde-eskolak ere.
Konpromezurik gabe probatu nahi duzu? Akademian eskaintzen dituzten ikastaroei buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, haien web orrian informazioa aurki dezakezu edo Easo plazaren aurrean dagoen akademiara joan zaitezke. Gainera, metodoa baloratu eta erabaki bat hartu ahal izateko, hiru proba-klase eskaintzen dizkizute, inolako konpromezurik gabe. Matrikula urte osoan dago zabalik. Zure zain daude!