Deskripzioa
Ongi etorri Usoa Haur Moda-ra. Marka anitzeko tokiko espazioa, haur arropa jasangarrian espezializatua, jaioberritik hasita 11 urterarte bitarteko neurriak. Usoa, negozio honen arduraduna eta merkataritzari izena ematen dionak, ondo definitzen duen moduan, "Gure helburu nagusia ingurumena errespetatzea da, horregatik marka jasangarriekin lan egiten dugu. Gure zigilua kalitatea eta arrazoizko prezioak dira". Horrez gain, Usoak webgune eroso bat du, eta bertan, bere online dendan nabigatu eta haurrentzako moda-katalogo zabala aurkituko dugu, preziorik onenean eta aukera guztietarako egokiak diren arropak topatuz. Arropa ikustea/probatzea gustuko duzun horietakoa bazara, bisitatu Donostiako Hondarribia kaleko 26. zenbakian dagoen denda. Arreta bikaina jasoko duzu!