Deskripzioa
Ongi etorri Larre Optikara. Donostiako Egia auzoan dagoen optika da. Larren, zure estiloa eta ikusmena zaintzen dute. Monica, negozioaren arduradunak, modu pertsonalean eta profesionaltasun handiz tratatzen ditu bere bezeroak hainbat zerbitzu eskainiz: ikusmena graduatu, ukipen-lenteak egokitu, betaurreko pertsonalizatuak, eguzkitako betaurrekoak, azken belaunaldiko lente oftalmikoak, ukipen-lenteak… Gainera, marka esklusiboekin lan egiten dute eta joera berrien jakinaren gainean daude beti. Ezagutu itzazu eguzki-betaurreko, betaurreko graduatu eta lentilla guztiak Larre Optikan, "bizitza momentuz beteta dagoelako eta ikustea asko gustatzen zaigulako".