Deskripzioa
Ongi etorri Azala-ra. Koreako kosmetikako produktuen Donostiako lehen denda, 2020an irekia. Hego Koreako kosmetikako produkturik onenak aurki ditzakegu Azalan, non edertasun-produktuen kontsumo masiboak aurrerapen teknologiko izugarriak eta prezio merkeak dituen industria berritzaile bat garatzea ahalbidetu duen, packaging hipnotiko batekin batera. Azpimarratzekoa da produktu askok formulazio beganoak dituztela eta cruelty free direla, animalietan testeatzea legez kanpokoa baita herrialdean. Gainera, Koreako enpresek ahalegin handia egiten dute toxikorik gabeko eta osagai naturalak dituzten produktuak garatzeko. Larru sentikorretarako formula egokiak dituzten produktuen aukeraketa handia dute, baita azal atopikoentzat ere. Gainera, webgune eroso bat ere badu Azalak, zure kosmetiko gogokoena online kontsultatu eta erosi ahal izateko. Larruazal osasuntsu eta distiratsua lortu Azalan. Zure zain daude!