Deskripzioa
Ongi etorri Manteo Kiroldegira. 1986an sortua, Gros auzoko Manteo Kiroldegia Bera Bera RT Kirol Taldeko lan talde batek kudeatzen du. "Kirola da gure pasioa, eta, horregatik, ariketa fisikoak gizartearen bizi-kalitatean, oro har, baina, batez ere, Manteora joaten diren pertsonei dakarzkien onurak nabarmendu eta sustatu nahi ditugu". Ariketa fisiko horiek modu egokian eta giro dibertigarrian egitea da club-aren helburu nagusia. Manteora joateak, gainera, esan nahi du 9 kirol sekzioei laguntzen ari zarela (Rugby, Saskibaloia, Eskubaloia, Karate, Txirrindularitza, Gurpildun aulkiko Saskibaloia, Boleibola, Surf-a eta Patinajea), baita klubeko adin guztietako 1.000 kirolari baino gehiagori ere. Kiroldegiak webgune oso eta erosoa du, eta bertan, klubaren zerbitzu eta albiste guztiak ikusteko aukera izango duzu.