Deskripzioa
Ongi etorri Óvalo-ra. Donostian artelanak, koadroak, eskultura eta pintura markoztatzen eta zaharberritzen diharduen merkataritza. Markoetatik eta zaharberritzetik harago, grabatuak, papera, koadroak eta abar ere saltzen dituzte.
Badakite zer egiten duten eta ondo egiten dute. Gustu ona dute, eta egiten dituzten markoztatze-lanetan zaharberritzaileen esperientzia batzen dute, kontserbazioari lehentasuna emanez eta horrekin bat datozen materialak erabiliz. Gainera, hainbat estamentu eta arte-galeriarekin elkarlanean aritzen dira erakusketak markoztatzeko, eta Aretoan kokatzeko aukera ematen dute ere. Haiengana joaten bazara, ziur esku onetan zaudela.