Deskripzioa
Ongi etorri Asier Auge Caviar Pirinea-ra. Asier Auge kabiarraren banatzailea da establezimendu txiki, baina oso ondo aprobetxatuta dagoena, Donostiako Alde Zaharreko Etxague Jeneralaren kaleko 2. zenbakian. Lokal hau ostalaritzari banatzeko biltegi bat izaten hasi zen eta duela urtebetetik jendeari zuzenean saltzen diote.
Arrain-haztegi bat dago Yesan (Nafarroa), bi Aragonen eta Europako handiena Peramolan (Katalunia), eta Euskal Herrian egindako kabiar bakarrean eta munduko lehen kabiar ekologikoan espezializatuta daude.
Asierrek bi esturioi motarekin egiten du lan, gure ahosabaiarentzat luxu bat direnak: Acípenser Baeríí eta Acípensee Naccaríí, eta horietatik bi kalitate ateratzen dituzte (Black eta Gold) "zapore, zapore eta zaporearen arabera, eta azkenik, kolorearen eta tamainaren arabera". Estatu osoko amuarrain ekoizlerik handienak dira, kopuruz, eta gehien eskatzen den produktuetako bat amuarrain arrautzak dira. Saltzen dituen produktuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hurbildu zaitez dendara, ziur gaude pozik irtengo zarela!