Deskripzioa
Ongi etorri Yarza Burdindegira. "Bizi guztiko" burdindegi tradizionala 1958an irekia Donostian. Gaur egun, bigarren belaunaldia da dendaren buru. Brikolaje, ordezko pieza, eltze, azkoin, eskutoki, giltzen kopiak eta beste hainbat produktu saltzen dituzte. Zaila da bilatzen duzuna ez aurkitzea, eta zerbaiten stockik ez badute, enkargatu egin daiteke. Urteetako esperientziaren ondoren, maitasuna eta prestigioa irabazi dituzte, eta erreferenteak dira hirian. Beti daude bezeroari laguntzeko prest, era guztietako zalantzak eta arazoak konponduz. Arazo askori irtenbidea ematen dakite eta oso ondo orientatzen zaituzte. Hartu gogoan eta zatoz Yarza burdindegira!