Deskripzioa
Ongi etorri Ortigala Arraindegira. Arraindegi hau Marian Ortigalak sortu zuen 1960an Donostian. Gaur egun, bigarren belaunaldia da negozioaren buru. Bai generoa bai tratua oso onak dira. Ortigalan beti aurkituko duzu eguneko arrain freskoa. Gainera, lekua oso polita da eta beti oso garbi edukitzen dute. Haien espezialitatea lupia, bakailaoa eta oilarra dira. Arraina kalitatezkoa da eta primeran garbitzen dute. Hartu gogoan eta zatoz kalitatezko produktua erostera!