Deskripzioa
Ongi etorri Almacenes La Bretxa-ra. Donostiako "bizitza osoko" dendetako bat. 1933tik, emakume eta zaldunen arropa, laneko arropak, barruko arropak eta lentzeria saltzen dituzte.
Almacenes la Bretxan merkatuko marka esklusiboekin lan egiten dute, eta produktu guztietan aukera asko dituzte; galtzerdietatik hasita, pantyetan eta minimedietan adibidez, laneko arropa ere badute, hala nola mahoizko galtzak, ostalaritzarako arropa, pijamak eta erizaintzako, ile-apaindegirako, laborategirako mantalak… Gainera, gure jaietarako dituzten baserritarren jantziak ezin dira politagoak izan! Danborradako, arrantzaleko eta San Fermin eguneko jantziak ere badituzte, jai guztietarako! Zalantzarik gabe, sektorean urteetako esperientzia duen saltoki bat, hau da, aholkularitza ematerakoan tratu pertsonala eta aholkularitza partikularra nabaritzen dela, zoragarria da. Zure zain daude Alde Zaharreko dendan.