Deskripzioa
Ongi etorri Dott-era. Izenak dioen bezala, metro karratu gutxiko puntutxo bat da, baina oso ondo aprobetxatuta dagoena Donostiako Alde Zaharreko mapan. Georgina da bertako artista eta artisauen dekorazio denda honen atzean dagoen arduraduna. Dott-en etxerako opari eta gutizia zoragarriak aurkituko dituzu. Gaur egun, donostiar, inguru eta bisitari guztien harrera maitekorrarekin, Donostiako denda ezagunenetako bat bihurtu da, xarma eta nortasun handiarekin. Hurbildu zaitez denda ezagutzera!